III. Afrikako astea Arantzazun - Oñati
Ekainaren 8tik 13ra, Arantzazu eta Afrikaren arteko 3. topaketa ospatu egin zen. Topaketa honetan, biltzeko eta hitz egiteko arrazoia, han-hemengo egoera sozio-politikoa izan zen. Osasun arloan, ekonomi arloan, nekazaritzan eta elikagaian eta estatu eredu eta garapen arloetan lan egiten duten jende eta entitate ezberdinak bildu ziren. Afrika eta Arantzazu arteko topaketa, proiektu berri baten ideiarekin bukatu egin zen: "lankidetza-senidetuak", ndugu izena jasoko dutenak.




