2010eko proiektu eta ekintzak

2010eko TAUren Memoria

Denborak aurrera egiten du eta 2010eko TAUren memoria aurkezteko ordua iritsi zaigu. Gezurra dirudi duen arren urte bete pasatu da eta ekintza eta proeiktu desberdinen informazioa eman nahi dizuegu. Memoria honen barnean, Hegoaldeko pertsona, talde eta herriekin egiten ari garen elkartasun eta lankidetza bidaiaren laburpena irakurtzeko aukera daukazue.

Bidai honetan zailtasunak eta aurreiritziak egon arren, elkarrekin eginiko lana, esperantzak eta desioak adierazteko aukera ematen digu dokumentu honek. 2010eko Memoria honetan miña eta gabizien erdian dauden hainbat herrien bizitzitzeko gogoa deskribatzen dugu, Errealitate duin eta justu baten alde bultzatu ditugun lankidetza proiektu konkretuak azaltzen ditugu. TAUren 2010eko Memoria honetan desbertinasunik gabeko gizateria eraikitzeko, gure aportazio xumea erakutsi nahi dizuegu. “Beste mundo bat posible dela” sinisten dugu. Esperantzaz beteriko irribarre batekin eta lankidetzaren bitartez denon artean Ipar eta Hegoldearen arteko ertzak hurbildu nahi ditugu

Eginiko bidearen egunerokotasunean beste bizitzeko eta pentsatzeko modu batzuk ezagutu ditugu. Gainera, era antolatuan gaur egungo bizitzeko moduari alternatibak daudela erakusten digu. Badakigu gure ekintzak ez direla solik asistentzialak izan behar, batez ere, eraldatzaileak izan behar dira; garrantzitsuena bidea egitea da helmugara noiz iritsiko garen jakin gabe, Lankidetza eta solidaritatearen kontrakultura bultzatu nahi dugu eta” kausarik gabeko erreboltariak” izan nahi dugu.

Irakurri behar duzuen Memoria honek, denon artean errealitatea aldatzeko hartu behar dugun konpromisuaren alde gonbidapena egin nahi dizu. Pertsonen arteko besarkadak gehitu eta beste mundu baten aldeko sareak eta esperantzak eraikitzeko balio dezan.

Diseño y desarrollo iLUNE