TAUren bidaia MAROKOra.
Uztailaren lehenengo astean, gure GGKEaren patronatoko kide den, Arantxa Arruti, Fausto Yudego, TAUren koordinatzailea eta Zarautzko bi bolondres (Arantxa eta Simón) , Marokora bidaiatu ziren. Bidaia honen zergati nagusia, TAU bertan lankidetzan egiten ari den proiektu desberdinak esagutzea izan da. Guztietatik, proiektu bat azpimarratuko genuke, “Ras Laksar komunitatean, oliba olioa ekoizteko, emakumeen kooperatiba baten sustapena”. Komunitate onuraduna, landa gunekoa da eta Tazatik 120 kilometrotara dago kokatuta. Proiektu hau, “Femme Action” erakundea eta Cáritas Maroko tokiko erakundearen hitzarmen baten bitartez garatzen ari da. Bertan ere, Marokoko Nekazaritza Ministerioaren laguntza jasotzen du eta TAUren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bere ekarpen ekonomikoa egiten du aurrekonturako 93.056€ jarriz.
Proiektuaren ekintzak, aurrez ikusita zeuden bezala garatzen ari dira eta iadanik oliba olioa ekoizteko instalazioa eraikitzen ari dira. Ondoren, instalazio hau komunitatetako emakumeak kudeatuko dute aurretik alfabetatze ikastaro bat jaso ondoren.
Bidaian zehar ere, beste proiektu batzuk ikusteko aukera eta pertsona-erakunde desberdinekin egoteko astia izan zuten, lankidetzarako zubiak eraiki eta pobrezian bizi direnen aldeko apustua egiteko helburuarekin








