1. Legezko jakinarazpenaren helburua.
    Baldintzak, atarirako sarbidea eta horren erabilera, eta erabiltzailearen eskura dauden edukiak eta zerbitzuak arautzen ditu legezko jakinarazpenak.
  2. Legezko jakinarazpenaren baldintzak onartzea.
    Atarira sartze edo hori erabiltze hutsak –dela bertan ageri diren edukien eta zerbitzuen zati bat erabiltzea, dela eduki eta zerbitzuak osorik erabiltzea- “erabiltzaile” izatea dakar eta, honenbestez, legezko jakinarazpenaren baldintzei guztiz eta argi eta garbi atxikitzea. Izan ere, legezko jakinarazpenaren baldintzak bertsio argitaratuan ageri dira, erabiltzailea bertan sartzen den unetik bertatik. Atariko orriak ikuste hutsak onartutzat ematen direla adieraziko du.
    Adinduna dela eta hemen zehazten diren legezko jakinarazpenaren baldintzak onartzeko eta betetzeko legezko gaitasuna duela adierazten du erabiltzaileak.
  3. Atariaren bidez emandako edukiak eta zerbitzuak.
    FUNDACIÓN TAU  erakundeak, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, atariaren aurkezpena, itxura, edukiak eta zerbitzuak aldatzeko, handitzeko edo bertan behera uzteko ahalmena du.
  4. FUNDACIÓN TAU  atariaren eduki eta zerbitzuetara sartzeak eta horiek erabiltzeak dakarren erantzukizuna. Bai atarira sartzea eta bai hori erabiltzea ere horiek egiten dituenaren erantzukizun izango dira. Hori dela eta, erabiltzaileak onartzen du atarira sartze horretatik edo FUNDACIÓN TAU erakundearen zerbitzuak  erabiltzetik erator daitezkeen ondorioei eta kalte-galerei erantzungo diela. FUNDACIÓN TAU erakundeak eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu webgunearen bidez zerbitzu ona emateko erabiltzaileari.
    FUNDACIÓN TAU erakundearen datuak, programak edo dokumentu elektronikoak edozein modutara suntsitzetik, aldatzetik edo baliogabe uztetik edo horiei kalte egitetik begiratuko da erabiltzailea. Era berean, sarean, sisteman edo FUNDACIÓN TAU  erakundearen edo beste batzuen informatika tresnetan aldaketaren bat ekar dezakeen programaren edo birusen bat edo edozein tresna fisiko edo elektroniko sartzetik edo zabaltzetik begiratuko da. Guztiz debekaturik dago oro har Interneteko erabiltzaileek onartu ohi dituzten jokabide zuzenaren printzipioak urratzen dituen edozein jarduera edo praktika egitea. FUNDACIÓN TAU  erakundeak ezin ditu ziurtatu ez webgunearen pribatutasuna ez eta segurtasuna ere. Hortaz, baimenik ez duten pertsonek bertan egiten dituzten interbentzioak direla eta, edo zure informatika sisteman edo euskarrietan birusak edo antzekoak azaltzen badira, enpresa ez da erantzule izango.
  5. Jabetza intelektuala eta industriala.
    FUNDACIÓN TAU erakundearenak izanik, web orrian ageri diren edukiak, sofwarea, irudiak, soinuak, testuak eta argazkiak Jabetza Intelektualaren Legearen Legegintzako 1/1996 Errege Dekretuak babestuta daude. Errege Dekretu horren 12. artikuluaren arabera, batez ere edukiak eta datu bildumak daude babesturik. Guztiz debekaturik dago jabetza hori erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, FUNDACIÓN TAU  erakundearen berariazko baimen idatzirik ez badago.
    Beste pertsona batzuek jabetza intelektual hori baimenik gabe erabiltzeak legez ezarrita dauden erantzukizunei –direla penalak edo/eta zibilak, direla bestelakoak- aurre egin behar izatea ekarriko du.
  6. Datu pertsonalak babestea.
    Datu baseen arduradun FUNDACIÓN TAU izango da.
  7. Jakinarazpenak.
    TAU FUNDAZIOA  erakundeak erabiltzaileei egin beharreko jakinarazpenak edo postaz egin ahal izango dizkie. Era berean, erabiltzaileak egin beharrekoak edo postaz (helbidea: FUNDACIÓN TAU  Ategorrieta etor. 23 -1º D Donostia - Gipuzkoa), edo telefonoz (943 28 99 56) egin ahal izango ditu.

Diseño y desarrollo iLUNE