Frantziskotar familia gisa, zenbait nazio eta tokitan gaude presente: anaia asko estatu Espainolean daude, beste batzuk Korean, Puerto Ricon, Dominikar Errepublikan, Kuban, Bolibian, Paraguain...etab.
Handigura eta ezinezkoa izango litzateke TAUrentzat, elkartasun-lankidetza nazio horietan guztietan lantzea. Hori dela eta, momentuz, Bolibia, Paraguai, Dominikar Errepublika eta Kubara mugatu egin gara.
Herrialde hoietara gehiago hurbiltzeko eta errealitate ezberdinak hobeto ezagutzeko, txosten batzuk prestatu egin ditugu nazio horietako informazio orokorrarekin eta hainbat aspektu bereziekin: hala nola Giza Eskubideak, Garapen Soziala eta Garapen Iraunkorra. Datuen informazioa zabaltzeko, “Aurkibide” batzuk aurkezten dizuegu, dokumentu eta web orrialde batuzetara loturak izanik, bai estatu espainoleko hainbat autonomi-erkidegotan, nahiz hegoaldeko beste nazioetan ere.
Populazioaren %58a baino gehiago pobrezian bizi da, eta ez du etxebizitza on eta zerbitzu egokirik; heziketa maila baxua du, eta eskasian bizi da osasunean eta zaintza sanitarioan.
Presentzia daukagu Beni eskualdean, non pobrezia-egoera %76koa den; hain zuzen, lehen postua duen Potosiren ondoren. Bolibiako pobrezia egoeraz gehiago jakiteko, Institutu Nazionalaren txostena begiratu daiteke: “Pobreza en Bolivia”, bai eta Giza Garapenaren dokumentuan ere: “Informe PNUD de 2002”
Giza Eskubideei buruz ikus daitezke honako dokumentu hauek: “Informe 2000 de Fed”. “Derechos Humanos” eta “Amnistía Internacional 2003”.
Horiez gain ingurune eta ekologiari buruz ikus daiteke buletin hau: “Movimiento Mundial por los bosques tropicales (WRM)” hainbat artikulu eta dokumentu interesgarrirekin.
“Antilatako uharterik handiena”
Uharteak ezagutzen du kolonizazioen zaporea. Milaka afrikar esklabu hartu zituzten esku lan merkerako, eta honek asko esaten digu, gizarte klaseen ezberdintasunaz, miserian bizi zen jendeari buruz.
Uharte honetan eman dira konspirazio politikoak eta kanpotikako erasoak, lorpen sozialak eta errore politikoak, ahalegin zuzentzaileak eta merkatal blokeoak, ekonomiaren eta gizakiaren zailtasunak
Giza Garapenaz, ikus daitezke zenbait datu: “Investigación del PNUD 1999”-ean, edo “Indicadores de Desarrollo humano 2003” hau ere PNUD delakoarena.
Giza Eskubideen oraingo egoeraren berri izateko, ikusi: “Informe Amnistía Internacional 2003” eta “Human Rights Watch.” Azken honek azpimarratzen du, nola gobernuak ez dien sarrera uzten giza eskubideen begirale internazionalei, adibidez Gurutze Gorriko Batzordeari (CICR).
Ekologia: ingurumenaren egoera ezagut daiteke Agencia Medio Ambiente de Cuba delakoaren bidez. Badaude hobetzeko proiektu batzuk “Fondo Multilateral Protocolo Montreal” delakoaren bitartez, OTOZ-Cuba bulego teknikoak gauzatuak; edo eguzki energiaren erabilera nekazal komunitateetan “Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo” delakoaren bitartez.
Etorkizuna egunez egun egiten da. Erabaki dezate kubatarrek berberek zer nahi duten eraiki eta nola nahi duten bizi etorkizuna!
Aldi berean egon gaitezen gertu eta izan solidario, uhartean nahiz uhartetik kanpo gizarte hobearen, zuzenagoaren eta gizatiarragoaren bila dabiltzan pertsona guztiekin, gizarte horretan denek beren oinarrizko eskubideak onartuak ikus ditzaten.
“Guaranien ames kabi” honetan ematen da egun Hegoamerikako baso-galtzerik handiena, eta latifundisten interesek habitat indigena sarraskitzen ari dira.
Nazio honetako historia politikoa gorabeheratsua izan da eta ustelkeriak eta giza eskubideen urradurak joa.
Gure presentzia, hiritar eta nekazal inguruneetan ematen da; Asuncion-go kaleetan erraz ikusten da pobrezian bizi direnen eta erosotasunean bizi direnen arteko aldea.
Honez gain, nazioaren egoerak eskatzen du, ustelkeria-sistema sanotzeko lanari ekitea eta kanpo-zor ikaragarria negoziatzea.
Boterearen eta erabakien jabe izan direnek ez ikusiarena egin diote populazio indigenari. Giza eta Sozial Garapenaren Indizeak, 2004. urtean, 89. tokian jartzen du Paraguai munduko sailkapen zerrendan: aurreko urtean baino bost postu atzerago.
Bost milioi eta erdi biztanleetatik bi pobrezia mailaren azpitik bizi dira, eta hauen erdiak ezin gehiagoko pobrezian (eguneko dolar bat baino gutxiagorekin).
Nekazal ingurunean populazioaren %50a pobrezia egoeran bizi dira.
Giza Garapenean aurrerakadak eta atzerakadak agertzen dira, “Informe DH2003 del PNUD” delakoan heziketa- eta osasun-arloan ikus daitekeenez
Giza Eskubideei dagokienez, kontuan hartzekoak dira “Amnistía Internacional 2003”delako txostena eta “Organización Mundial contra la Tortura 2002-03”aren salaketak.
Nazioko ingurumenaren egoerari naturako baliabideen gehiegizko ustiapena etorri zaio gainera, “Movimiento Mundial por los bosques tropicales (WRM)” buletinak emandako informazio eta datuetan ikus daitekeenez.
Erresuma ederra hauxe; baina bere errealitate sozial, politiko eta ekonomikoa urruti dago turistei nazioartean ematen zaien iruditik.
Bere 9 milioi biztanle krisi ekonomikoan, eta demografia eta gizartearen aldaketa-prozesuan aurkitzen dira. Populazioa hiriguneetan biltzen da gero eta gehiago, eta honi erantsi behar zaio beste nazio eta kontinenteetara doan emigrazioa.Ç
Gobernuaren azken erreformek murrizte gogorra ekarri dute gastu publiko-sozialean, eta eragin nabarmena izan dute osasun- eta heziketa-sailetan.
Balioespen ofizialen arabera, dominikar familien %52a pobrezia mailaren azpitik bizi da (bi dolar baino gutxiagoko sarrerak, pertsona eta egun bakoitzeko) edo ezin gehiagoko pobrezian (dolar bat baino gutxiago eguneko).
Probintziarik pobreenak dira: Del Valle (%78 familia pobre) eta Enriquillo (%76 familia pobre) eta %43 guztiz pobre. Honez gain, hor dago alboko Haititik datozen pertsonen egoera, herritar izatea ere onartzen ez zaielarik, pobrezia egoera handituz.
Giza eta Sozial Garapena hondatzen doa eta sei puntu atzeratu da 2002ri buruz. Datu hauek osatzeko ikus: “Informe del PNUD 2002”. Honen ondoan ikus daiteke Dominikar gobernuak prestatua: “Plan para la reducción de la pobreza”.
Giza Eskubideei buruz ikus daiteke torturaren aurkako “Informe A.I.2003” eta OMCTren salaketa.
Ekologiari buruz esan daiteke Karibe eskualdeko bioaniztasunik handiena duela, espezie multzorik handiena duelarik kilometro karratuko. Ikus uharteari buruzko datoak “Ecoturismo” dokumentuan, eta Nazio Batuetatik UNEP delakoak dioena.
Estatu espainola herri eta kultura ezberdinetako errealitatea da, hainbat Autonomiek ongi adierazten dutenez. Kantabrian, Gaztela Leonen, Madrilen, Nafarroan eta Euskadin gaude.
Munduaren Iparraldean eta ongizatezko gizartean kokaturik egon arren, hemen ere ez dute denek ongizatea dastatzen; ezberdintasun gogorrak daude oraindik, hirian pobrezia-gune nabarmenak daude, nekazal guneetako jende-murriztea, eta bazterturiko eta “paperik gabeko” jende multzo gero eta handiagoak...
“Laugarren mundua” deituriko jendeak interpelatzen gaitu eta gure zaintza eskatzen du; enplegu ez-egonkorrek eta enplegu galtzeek ez gaituzte axola gabe uzten; bizitzaren kostuak eta laguntza sozialen murrizketak gora doaz bazterturiko jendearentzat...; denak mintza zaizkigu sistemaren hauskortasunaz eta eragiten digun krisiaz.
Giza Garapenari dagokionez, PNUD delakoaren zerrendaren arabera, Espainia 19. postuan aurkitzen da Frantzia eta Alemaniaren ondoren. Datu interesgarri batzuetarako ikus: “España en cifras”. “INE 2002” eta “Indicadores PNUD 2003”.
Giza Eskubideei dagokienez, badaude salaketak “Amnistía Internacional-Informe 2003”ren aldetik, edo Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren barruan “Informe 2003 Comisión Derechos Humanos “delakoak dioena, eta “Organización Mundial Contra la Tortura 2002/2003”ak adierazia.
Ekologia: nahiz eta Europa Batuarekin elkartzeak ingurumenari buruzko kontzientziazio gehiago ekarri duen, egoerak eskasa izaten jarraitzen du. Kioton planteaturiko helburuetatik urrutien dagoen Estatua da oraindik. Ikus “Informe 2002 Ministerio Medio Ambiente” edo Espainiako “Base de datos de ONG´s ecologistas”.
Diseño y desarrollo iLUNE