Kokalekua: Barrio las Delicias – Bonao
Tokiko bazkidea: AMICO (Congregación de monjas Amistad misionera en Cristo Obrero)
Justifikazioa: Dominikar Errepublikan maizko diren haurdunaldi nahigabeek, eta familia eta ama gazteen pobrezia ekonomikoak, haur asko kalean gelditzea eragiten du, beroriek nazioko auzo pobreetako kaleetan nolabait bizirik dirautelarik. Neskentzako “María Madre de Dios” Harrera-tokiak, AMICO kongregazioko mojek zuzenduak, 36 neskatxo eta neska gazte biltzen ditu, abandonatuta edo ahulezia fisiko eta psikologiko larrian daudenak. Denak daude ardura, laguntza eta heziketa tekniko beharrean, etorkizunerako gaitasunak eta aukerak ugaritu ahal izateko. Harrera-tokiak badu lur saila, baina ez du ikasgelarik heziketa bereziak emateko. Hortik dator bi ikasgela eraikitzeko eta hornitzeko proiektu hau, berorietan ile-apainketa eta manikura irakatsi ahal izateko.
Helburuak: Lanerako aukerak ahalbideratu, “María Madre de Dios” Harrera-tokiko neskei
- Heziketa teknikoa ahalbideratu, “María Madre de Dios” Harrera-tokiko neskei
Ekintzak:
- Bi ikasgela eraiki, ile-apainketan, manikuran eta joskintzan heziketa teknikoa emateko
- Hormigoizko teilatua eman bi ikasgela horiei eta tutoretzakoari
- Ile-apainketa eta estetikarako bi ikasgelak hornitu
Onura-hartzaileak: 3 urtetik 18ra bitarteko 36 neska: umezurtzak, ahulezia fisiko edo psikologikozko bizi-prozesuak dituztenak edo familiak abandonatuak
Proiektuaren iraupena: 8 hilabete
Aurrekontua eta finantziazioa: 18.159,36€ (Donostiako Udalak hartzen du parte)










