Kokapena: Brisas del Yuna auzoa - Bonao
Tokiko erakundea: Nª Sª de Guadalupe fundazioa
Justifikazioa: Haitiko lurrikararen ondoren herrialdeko hamaika lekutan zabaldutako kolerak ikaragarri kaltetu ditu Dominikar Errepublikako auzoetako biztanleak. Horrela, Nª Sª de Guadalupe fundazioak, lan egiten duen Brisas del Yunako auzoan koleraren edapenaren arriskua ikusten zuen, bertako familien pobrezia eta jatorriarengatik (kopuru haundia Haitiarra bait da) . Hori dela eta, beharrezkoa ikusi da larrialdi gisako proeiktu bat burutzea, non bere helburua, bi fasetan burutuko den: auzokide diren 100 familientzat komun berriak eraiki eta ondoren haiek ezarri.
Helburu espezifikoa: Brisas del Yunako auzokide diren famlientzat 100 komun eraiki eta ezarri.
Ekintzak:
- Materialen erosketa
- Eskulanaren kontratazioa.
- Komunen eraikuntza.
Onuradunak: 100 familia.
Proiektuaren iraupena: 6 hilabete
Aurrekontua: 20.069,50€
Finantziazioa: TAU eta Iruñako S. Francisco de Asís Parrokia
Lorpenak:
Proiektuak 2011 urtean izan du bere amaiera, eta bi faseak jarraian burutu ditu:
- Lehehengo fasea: Hasiera batean, 30 egurrezko-etxetxo eraiki ziren, nahiko ondo zeuden komunak (putzua batez ere) bertan kokatzeko. Baita ere 23 komun osoak jarri ziren beste familia batzuentzat.
- Bigarren fasean, 47 komun eraiki dira.
Oro har, 100 familiakidek izan dute proiektu hontako jardueren onura, gainera, ezarri diren oinarrizko osasuneko ekipamendu hauek OMS erakundearen orientazio eta jarribideei so egin die. Horrela, kolera eta beste hamaika gaixotasun infekziozoren ernalketa ekidin dugu.

















