Bolivia

Mikroempresak sortu, Trinidad hiriko emakumeen lanerako sarbidea lortzeko .

Proiektuaren ezaugarriak

Proiektuaren ezaugarriak

Kokapena: Trinidadeko zortzi auzotan (Beniko Departamendua)

Tokiko bazkidea: Pastoral Social Cáritas Beni

Justifikazioa: 2oo8an jasandako uholdeen ondoren, larrialdiak eraginda, pertsonen duintasuna berreskuratzeko ekintza desberdinak planifikatu ziren. Arasoetako bat, lan eta diru sarreren murrizketa izan zen, batez ere emakumeen artean. Bertako Auzolagunen elkarteek eta emakumeek, Caritas Beni, tokiko erakundearekin duten  lankidetza erlazioa dela eta, laguntza eta baliabideak eskatu zieten, berriro  lan merkatuan sartzeko aukerak sortzeko. Caritas, uholdeen ondorio larrienak  jasan zituzten  9 auzokin, harremanetan jarri zen, interesa jarri bai zuten “mikro-empresak” proiektuan. Azkenik, 8 auzotako emakumeak izan dira proeiktu honetan interesa jarri dutenak. Auzoetako ordezkariekin bildu ondoren, mikro-empresen sektoreak erabaki zituzten: joskintza, ogi eta gozogintza, ohialgintza eta artisautza.

Helburuak: Orokorra: Trinidadeko 8 auzotako 124 emakumeen bizi kalitatea hobetu,  mikro-empresak sortzen dituzten ekintzekin.

Espezifikoak:

  1. Sukaldaritza, okintza, artisautza eta joskintza heziketa bereizgarria eman, emakumeen formakuntza teknikoaren bitartez, mikroempresak sortzeko gaitasuna izan dezaten.
  2. 41 mikroempresa bultzatu, 124 emukume eta bere familien bizi kalitatea hobetu eta integrazio ekonomikoa lortu dezaten.

Ekintzak:

  • Heziketa tailerrak: :  Sukaldaritza, okintza, artisautza eta joskintza
  • Trinidadeko Udala eta Caritas Beniren arteko hitzarmena sinatu
  • Mikro-empresan banaketa eta martxan jartzea.
  • Mikro-empresetako emakume onuradun eta Caritas Beniren arteko hitzarmenak egin eta sinatu.
  • Mikro-empresak martxan jartzeko tresna eta makinak erosi
  • Mikro-empresak martxan jartzeko lehengaiak erosi
  • Ekipoak eta lehengaiak onuradunei banatu
  • Mikro-empresak lekuetara egokitzeko obra zibil txikiak egin.
  • Erakusketa feriak eta mikroempresetan eginiko produktuen salerosketak.
  • Ebaluazioa eta jarraipena (Txostenak).
  • Laguntza eta jarraipen teknikoa.

Onuradunak:  Zuzenak,  Trinidadeko 8 auzotako 124 emakume eta zeharka,  beraien familiak (620 pertsona)

Proiektuaren iraupena: 12 hilabete.

Aurrekontua:  23.484,35€

Finantziazioa: TAU eta Bergarako Udala (6.408,82€)

Diseño y desarrollo iLUNE