Kokalekua: Aguilares eta San Pablo Tacachico ( San Salvador eta Libertadeko Departamenduak)
Tokiko erakundea: CORDES
Justifikazioa: San Pablo Takachico eta Aguilareseko komunitateekin diagnostikoa egin eta gero, hainbat arazo eta behar aurkitu ditugu, batez ere, emakume eta gazteriarengan eragin dutenak. Horien artean hurrengoak azaldu beharko genituzke:
- Antolakuntza prozeduren eta gazte partaidetzaren ahulezia, era bateko erlazioa duena gazteriaren gaitasun urriarekin, izan ere, ez baitute euren eskubideen ezagutzarik, eta gazteek komiteetan duten ekintza eza oso handia da, euren lidergoa murriztuz, politikarengan duten inplementazio txikia eta herri mailako garapen estrategien ahultasuna generoari orientaturiko ikuspegiarekin, eta oso partaidetza urria, kultura eta kirol ekintzetan.
- Udal gobernu eta hiritarrekin koordinazio espazio urritasuna, honen zergati zehatza, udal Gobernuek eta instituzioek garapeneko arloko koordinazio ekimenei emandako garrantzia eskasian oinarritzen den.
- Genero berdintasun eza gestio publikoan, funtzionario eta zinegotziek genero berdintasunaren inguruan dituzten ezagutza eza dela eta.
- Gazteriaren heziketa eta motibazio eza ekimen produktibo eta ekonomikoak bultzatzeko: beste zergatien artean iturri finantziero, tekniko eta materialak jasotzeko dituzten zailtasunak.
Helburu espezifikoa:
Aguilares eta San Pablo Tacachicoko 10 landako komunitateetan genero berdintasunean eta partaidetzan oinarritutako tokiko garapena lortzeko onuradunen gaitasunak eta ahalmenak indartu
Ekintzak:
- Proiektuaren sozializazioa udaleko-kontseilu eta Komunitateetako batzarretan
- Herrietako erakundeekin bilerak hilabeteko maiztasunarekin, proiketuaren aurrerapenen inguruan , gainera, neurri egokien analisia egingo da.
- 10 plangintza-eraginkorrak sortu, urtean bat; horrela komunitateetako-elkarte bakoitzak bere plana urtean behin egingo du, helburuak eta ekintzak bideratzeko asmoz
- 10 elkarteetako liburu eta dokumentuen berrikuspen eta eguneratzea.
- Herritarrei azalpenak emateko helburuz, ohiko batzarrak egin urtero.
- Genero ikuspegia eta partaidetzari buruzko gaietan 100 pertsonen heziketa
- 10 zuzendari-batzorden partaidetza, tokiko gobernuek antolatutako koordinazio gune eta batzar irekietan.
- Genero berdintasun politiken bi plangintzen berrikuspen eta formulazioa.
- Bi herrien plan estrategikoen berrikusper eta birformulaketa
- Herrien plan estrategikoen sozializazioa
- Bi herrien berdintasun generoaren inguruko politiken sozializazioa
- Herri intereseko sei foru ezberdinen garapena
- Hilabeteko maiztasunez, gazteen komiteekin bilerak, proiektuaren exekuzio aurrerapenak ikusteko asmoz.
- Gazteen-komite komunal bakoitzeko, urtean behin plangintza baten elaborazioa.
- Irakasle espezializatuen bidez, 100 gazte, oinarrizko eskubide eta hiri partaidetza inguruko gaietan espezializatu.
- 10 gazte-komiteen partaidetza tokiko gobernuak sortutako kabildo irekietan eta koordinazio espazioetaan.
- Gazteei lotutako hiri intesereko foruen garapena
- Gazteen Genero Berdintasuneko politiken formulazioa.
- Herrian gazteriaren partaidetzaren garrantzia azpimarratzeko asmoz proiektuaren sozializazioa
- Onuradun izango diren aukeraketa eta identifikazioa, zuzendari talde eta gazte komiteekin lan eginez.
- 60 gazte ahalbidetu (30 gizonezko eta 30 emakume), behien, zerrien, hegaztien ekoizpenean eta nekazaritza organikoan.
- Ekoizpen unitateak abian jartzeko materialen erosketa.
- 60 ekoizpen-unitateren ezarpena
Onuradunak: 200 pertsona, %50a emakumeak
Proiektuaren iraupena: 24 hilabete
Aurrekontua: 24 hilabete
Finantziazioa: TAU eta Bizkaiako Foru Aldundia











