Kokapena: El Paisnaleko herria (San Salvador).
Tokiko erakundea: CORDES
Justifikazioa: El Paisnaleko komunitateekin diagnostikoa egin eta gero, hainbat arazo eta behar aurkitu ditugu, batez ere, emakume eta gazteriarengan eragin dutenak. Horien artean hurrengoak azaldu beharko genituzke:
- Antolakuntza prozeduren eta gazte partaidetzaren ahulezia, era bateko erlazioa duena gazteriaren gaitasun urriarekin, izan ere, ez baitute euren eskubideen ezagutzarik, eta gazteek komiteetan duten ekintza eza oso handia da, euren lidergoa murriztuz, politikarengan duten inplementazio txikia eta herri mailako garapen estrategien ahultasuna generoari orientaturiko ikuspegiarekin, eta oso partaidetza urria, kultura eta kirol ekintzetan.
- Udal gobernu eta hiritarrekin koordinazio espazio urritasuna, honen zergati zehatza, udal Gobernuek eta instituzioek garapeneko arloko koordinazio ekimenei emandagako garrantzia eskasian oinarritzen den.
Helburuak:
- Orokorra: San Salvadorreko iparraldeko departamentuko udal garapen eta partaidetzan oinarrituta duen demokrazian laguntzea.
- Espezifikoa: El Paisnaleko 11 landako komunitateetan genero berdintasunean eta partaidetzan oinarritutako tokiko garapena lortzeko onuradunen gaitasunak eta ahalmenak indartu
Ekintzak:
- Proiektuaren sozializazioa.
- Herrietako erakundeekin bilerak hilabeteko maiztasunarekin, proiketuaren aurrerapenen inguruan , gainera, neurri egokien analisia egingo da.
- Hamaika plangintza-eraginkorrak sortu ,urtean bat; horrela komunitateetako-elkarte bakoitzak bere plana urtean behin egingo du, helburuak eta ekintzak bideratzeko asmoz
- Hamaika elkarteetako liburu eta dokumentuen berrikuspen eta eguneratzea.
- Hogei hilabetetan zehar, elkarte bakoitzak hiru batzar burutu beharko ditu.
- Hamaika zuzendari-batzorden partaidetza, tokiko gobernuek antolatutako koordinazio gune eta batzar irekietan.
- Herri intereseko bi foru ezberdinen garapena eta hedapena, hamaika elkarteetako partaidetzarekin.
- Proiektuaren jarraipen eta ebaluaketa.
- Hilabeteko maiztasunarekin, gazteen hamaika komiteekin bilerak, euren proiektuen aurrerapenen inguruan.
- Urteko hamaika planen sorkuntza.
- 60 gazte (%50 emakumeak), herri partaidetza eta giza eskubideen inguruan ahalbidetu, ahalbidekuntza horiek irakasle espezializatu batzuen esku egongo dira.
- Gobernu lokalak bideraturiko, hamaika komiteren partaidetza, hiru batzar ireki eta koordinazio espazioei lotuta.
- Gazteriarekin loturiko gaien inguruan, herri intereseko bi foruren hedapena.
- Gazteriari bideraturiko eta genero berdintasunari lotutako Gazte politika bat egitea.
- Ekoizpen-unitateen onuradun izango diren hautaketa eta identifikazioa.
- 15 gazteen ahalbideketa (10 emakume eta 5 gizon), behien, zerrien, hegaztien ekoizpenean eta nekazaritza organikoan.
- Ekoizpen unitateak abian jartzeko materialen erosketa.
- 15 ekoizpen-unitateren ezarpena
Onuradunak : 440 pertsona, eta emakumeak %50.
Proiektuaren iraupena: 20 hilabete.
Aurrekontua: 99.421,79€
Finantziazioa: TAU eta Donostiako udaletxea ( Gipuzkoa)










