Kokapena: Caaguazu udalerrian, Paraguain
Tokiko bazkidea: CAERER (Comisión de Ayuda a Estudiantes Rurales de escasos recursos)
Justifikazioa: Caaguazu-ko produkzio-sail familiarren atzerapena eta erabiltze kaskarra honetatik dator: teknika modernoak ez ezagutzetik (produkzioan, elaborazioan eta produktuak kudeatze-katean).
Horregatik beharrezko ikusten da, gazteak teknologia modernoan, gizabidean eta solidaritatean heztea eta gaitzea, gero beren komunitateetan aldaketa eragin dezaten.
Helburuak:
-
Beken bidez, landa-komunitateetako baliabide ekonomiko gutxiko 60 gazteei, labore-abere enpresako Administrazio-ikasketak ahalbideratu.
-
Familiak eta bekadunen arduradunak, ikasketak direla-eta sortzen diren beste gastuetan parte hartzera konprometitu.
-
Ikasketetan lortu dituzten ezagutzatatik abiatuz, bekadunen familiako lursailak progresiboki berreratu, beren auzokoentzat eredu/eskola bihur daitezen.
-
Bekadunen iniziatibatik abiatuta, komunitateetan produkzio-kooperatiba txikiak edo ertainak sortu, kreditu birakari (rotatorio) baten laguntzaz.
Ekintzak:
-
Bekadun izango direnak hautatu
-
“Ikasi-zerbitzatu” modalitateko beka ematearen kontratua eta urteko beken ordainketa sinatu
-
Bizitokian, joan-etorrietan, mantenuan, arropatan eta eskolako materialetan egin-gastuen ordainketa urtez urte ziurtatu.
-
Karreran hartutako ezagutzatatik abiatuz, lursailak berreratu eta hobetu, lortu diren emaitzen txostena urtero eginez
-
Bekadunek labore eta abeltzaintzari buruzko aholku teknikoak eman, eskatzen dieten auzokideei
-
Kooperatiba eta fondo birakaria martxan jarri
Onura-hartzaileak: 60 familia ezberdinetako 60 gazte, Caaguazu-ko 20 landa-komunitatetan.
Proiektuaren iraupena: 2007, 2008 eta 2009 ikasturteetako eskola-orduak
Aurrekontua eta finantziazioa: 88.150,00€ (Oñatiko Udalak hartzen du parte)
Lorpenak:
- Eske askorengatik selekzio-prozesu arduratsua egin ondoren, bekak hartuko dituzten 60 pertsonak aukeratu dira
- Ezarri dira arauak eta ezagutarazi da “Ikasi-zerbitzatu” modalitateko beken araudia, ikasle gazteak berorietara konprometitzen direlarik
- Ordaindu dira, bekadunen lehen ikasturteari dagozkion matrikulak
- Bekadunek hasi dute lehen ikasturtea, “labore-abere enpresak administratzeko” karreran

















