BOLIBIA

Osasun eta hezkuntza arloetako lana indartu Cochabanbako 20 UAINAtan (6 urte baino gutxiago dituzten haurrentzat dauden “Laguntza eta elikadura arreta zentroak”)

Proiektuaren ezaugarriak

Kokalekua: 20 landa komunitate (Palcako kantoia, Sacaba Udalerria, Chapareko Probintzia, Cochabambako Departamendua).

Tokiko erakundea: “San Lucas” Fundazioa.

Justifikazioa: UAINA zentroak hogei  landa komunitateetan funtzionatu dute azken bi hamarkadetan, hain zuzen ere, Palca kantoiko komunitateetan eta egun, bere egunerokotasuneko funtzionamenduan hiru gune indartu nahi dituzte:

  • UAINA-ko 49 hezitzaileren ahalmena. 
  • Haurren nutrizioa hobetzeko UAINA guztiak beharrezko elikagaiez hornitu.
  • UAINA-ko 449 haurrei,  haur hezkuntza eta sendagile eta odontologia zerbitzuak gauzatu.

Helburu espezifikoa: Chapareko Probintziako 20 landa komunitateetan, haurren abandonatze, heriotza eta desnutrizioa murriztu.

Ekintzak:

  • Hezitzaile guztien hezkuntzarako 10 tailer (hilero bat)  eta beste tailer bat UAINAS-en ebaluaziorako.
  • UAINAS-en funtzionamenduaren ebaluazioa tailerrak gauzatzea
  • Haurrentzat, elikagaien ekarpen kontrolatua eta erregularra.
  • UAINAS-eko haurrei asteroko pisu kontrola.
  • UAINA-ra joaten diren haurrei,  bi hilero, euren tailen neurketa.
  • Zentro bakoitzeko haurrei hiruhileko osasun kontrol orokorra.
  • 20 zentroetako haurrei, odontologi tratamendu kontrola.
  • UAINA bakoitzean, lehen Sorospenetako botikaren mantentzea.
  • 449 haurrek psikomotrizitate eta haur hezkuntzetako ekintzak gauzatzea.

Onuradunak: Zuzenean: 449 haur: Zeharka: 20 landa komunitate “Palcako kantoia”, “Sacabako Udalerria”, “Chapareko Probintzia” (Cochabambako Departamendua).

Proiektuaren iraupena: 12 hilabete

Aurrekontua: 113.307,52

Finantziazioa:  TAU, Zarauzko Udaletxea eta Cochabambako “San Lucas” fundazioa

Diseño y desarrollo iLUNE