MAROKO

Babesa Benslimango harrera-etxeko haurrei (Mikroekintza)

Proiektuaren ezaugarriak

Kokapena: Benslimango “Home Lalla Amina” harrera-etxea 

Tokiko bazkidea: A.I.B.I. (Associacioni Amici dei Bambini)

Justifikazioa: Harrera-etxe honetako neska-mutilen egoera soziala eta hezkuntzakoa nahiko onargarria da, baina halere ez da behar bezalakoa. Nahiz eta herriko bi eskolatan dauden eskolatuak, harrera-etxean beste ekintza sozialak eta hezkuntzakoak ezinbestekoak dituzte: batetik, haien sozializazio egokiari laguntzeko; bestetik, haurrek garapen psiko-fisiko egokia izan dezaten haien alderdi sentsoriala eta kognitiboa estimulatzeko, eta, azkenik, helduaroan akonpainamendua izango dutela bermatzeko.

Helburuak: Beslimango Lalla Amina harrera-etxeko adingabe abandonatuei babesa emateko hezkuntza-programa garatzea

1.      Harrera-etxeko adingabeen garapen kognitiboa, soziala eta hezkuntzakoa estimulatuko duten formazio-ekintzak aurrera eraman

2.     Talde barruko eta harrera-etxeko hezitzaileekin duten sozializazio-prozesuari lagundu

Ekintzak:

·      Neska-mutilak informatikan eta ekipo informatikoen erabileran  hasi daitezen bideratutakoak

·      Heziketa haurrek kirola egin dezaten, eta jokabide hori barneratzeko suspertze-ekintzak

 Onuradunak: Maroko osotik etorritako 6 eta 14 urte bitarteko 73 haur, gehienak umezurtzak eta abandonatutako neska-mutilak

Proiektuaren iraupena: 2009ko urtea

Aurrekontua eta finantziazioa: 6.000€

 

Diseño y desarrollo iLUNE