Bideoak
Water problem in the world
Kokapena: Aguilares udalerriko Las Pampitas komunitatea
Tokiko bazkidea: CORDES (Asociación para la Cooperación y Desarrollo Comunal de El Salvador)
Justifikazioa: Udalerri honetako biztanleriaren %60ak ez dauka edateko ur edangarririk, eta daukatenetatik % 80ak kalitate kaskarrekoa dauka eta egunean bi ordutan bakarrik. Ur edangarririk ez dutenek putzuetatik hartzen dute, uraren kalitatearen kontrolik gabe. Horregatik biztanleek beren irabazien parte bat erabili behar dute, edateko eta etxerako ura garesti erosteko (1$ 0,23 m3 ko), eta horrek kalte handia dakar familiako ekonomia jada pobretuan.
Helburuak: Aguilares Udalerriko populazioaren pobrezia eta marjinazio soziala gutxitzen lagundu, edateko ur ona etengabe denentzat jarriaz.
Ekintzak:
- Proiektua sozializatu
- Enpresa eraikitzailearekin tratua egin
- Obrarako materialak erosi eta garraiatu
- Ur depositua egin
- Zangak ireki, hodi sarea jartzeko eta familietara banatzeko
- Hodi-lotuneak, kanilak, pasoko giltzak, etxe bakoitzeko ur-kontatzaileak jarri
- Ur sistema inauguratu
- Uraren kalitatea neurtzeko analisiak
- Jarritako ur edangarriari buruzko araudia sozializatu
- Komunitateei bide-laguntza eta orientabidea emateko bisitak, CORDESek eginak
- Proiektuaren emaitzen ebaluaketa orokorra
- Gaitasuna garatzeko 50 jardunaldi (kutsadura eguzki indarrez kentzea, ur-pilatze egokia, inguruneko higienea eta jenero berdintasuna)
- Bi topaketa, beste komunitateetako Ur Juntekin.
Onura-hartzaileak: 163 familia (815 biztanle, 438 emakumezko eta 377 gizonezko)
Proiektuaren iraupena: 12 hilabete
Aurrekontua eta finantziazioa: 187.457,61€ (Nafarroako Gobernuak esku hartzen du)
Lorpenak:
- 163 etxe lotu dira ur edangarriz hornitzeko sistemarekin
-
Las Pampitas komunitateko familiek hartu dute ur edangarriaren sistema zaintzeko ardura.
-
Ura maneiatu eta erabiltzeko heziketa eman zaie Junta Zuzendariari, Ur Batzordeari eta biztanleria onura-hartzaileari










