Kokapena: Sukre hiri inguruko auzoak
Tokiko bazkidea: IPTK (Instituto Politécnico Tomás Katari)
Justifikazioa: Nazioan ugalduz doaz behartsuak. Horregatik haziz doa landatik hirira datorren inmigrazioa. Emakumezkoak daude egoerarik okerrenean, horietako asko eta asko heziketarik gabeak edo analfabetoak direlako, eta horregatik enplegua aurkitzea zailago dutelako. Sukre inguruko auzoetan aurkitzen da gaitasun eta heziketa gutxiko emakumezkoen talde hau. Horretara dator proiektu hau: beroien lan-aukerak hobetzera, ofizioak eta ondo elikatzeko eta organizatzeko moduak ikasiz. Eta hori beti beraiek bizi diren toki berean.
Helburuak: Sukre-ko bazter-auzoetako emakumeen gaitasunak garatzen lagundu lidergoan, parte hartzean eta errepresentazioan.
1. Emakumeen lan-aukerak hobetu
2. Beraiei gaitasun gehiago eman, produkzio-teknikatan eta elikatze/nutrizio ezagutzan.
3. Organizatzeko eta lider izateko heziketa eman beraiei.
Ekintzak:
· 20 zentro familiar sortu, beraietan elikatze/nutrizioan eta lidergoan heziketa lantzeko.
· Hiru produkzio-unitate sortu, soinekogintza, sukaldaritza/gozogintza eta ehungintzarako.
· Produkziorako zentro eta unitateak hornitu
· Nutrizio-heziketarako ikastaroak eman
· Eskubideei eta lidergoari buruzko hitzaldiak
· 20 zentro eta 3 produkzio-unitateei koordinazioa, jarraipena eta ebaluaketa egin.
Onura-hartzaileak: Sukre-ko 6. barrutiko 20 landa-komunitateetako 400 emakumezko eta beren familietakoak (5 edo 6 kide).
Proiektuaren iraupena: 12 hilabete
Aurrekontua eta finantziazioa: 98.905,91€ (Nafarroako Gobernuak esku hartzen du)












