BOLIBIA

4 UAINAS eraiki: “Unidades de Atención Integral y Nutricional Asistencial para la infancia”.

Proiektuaren ezaugarriak

Kokalekua: Palca Kantonamenduan kokaturiko lau komunitate: Sindicato Molinos, sindicato Panpilla, Sindicato Icho Qhollo eta Sindicato Pisly Centro (Cochabamba Departamendua – Bolivia)

Tokiko bazkidea: San Lukas Fundazioa

Justifikazioa: Lehen osasun-zerbitzurik eskura ez edukitzea da arazorik larrienetakoa Cochabamba-ko landa-komunitate indigena eskutik utzietan, zentro urbanoetatik urrun mendian sakabanatuetan. Hortik, osasun-zerbitzu faltazko egoera larria sortzen da komunitate horietako familietan. Ia ez dago osasun-zerbitzu minimorik, osasun zentrorik, osasun-langilerik, botika eskuragarririk. Eta horrek berekin dakar eskualdean premian diren pertsonek, sendabide bakar gisa, indigenen medizina tradizionala erabili beharrean gertatzea. Errealitate honek gehiago erasotzen die emakume eta haurrei, Bolivia osoan hemen ematen delarik ama/haurren hiltze-kopururik altuena. Egoera larri hau kontuan hartuz, 4 UAINA eraikitzeak eragin handia izango du hiltze-kopurua eta haurren desnutrizioa gutxitzeko, eskutik utzitako komunitate hauetan.

Helburuak: Palca kantonamenduko 4 auzo hauetan hiltze-kopurua gutxitu, 6 urtez beheko haurretan, osasunean eta nutrizioan zaintza integrala emanez.

  1. 6 urtez beheko 125 haurrei zaintza, nutrizioa, txikitako estimulazioa eta hasierako eta eguneroko heziketa eman.
  2. Haurren desnutrizioari aurrea hartu eta berori progresiboki errotik kendu, jarraipen eta tratamendu arduratsua eginez.
  3. Inmunizazioz ken daitezkeen gaixotasunak errotik kendu, Inmunizazio Programa osatuagoa (Programa Ampliado de Inmunizaciones –PAI) erabiliz.

Ekintzak:

  • UAINA zentroen funtzionamendurako arauak landu
  • Gaitasuna lortzeko tailerrak eman, zentro bakoitzeko emakume hezitzaileek haurrei modu egokian zaintza eman diezaien
  • Mediku eta dentisten kontrola egin haurrei
  • Egunero, haurren garbiketa eta higienea zaindu
  • Egunero, haurrentzako janariak banatu
  • Proiektuari jarraipen teknikoa egin, horren kargua San Lukas Fundazioak duelarik
  • Entretenimendurako eta hasierako heziketarako ariketak eman, pedagoga baten ardurapean
  • Gurasoak konprometitu elikaduran, komunitateko negutegietan eta familiako baratzetan ateratako produktuak erabilaraziz
  • Gurasoak txikitako estimulazioan hezi
  • 6 urtez beherako 125 haurri, progresiboki desnutrizioa prebenitu eta kendu
  • Haurrei pisua eta taila hartu bi hilabetez behin
  • Bi hilabetez behin, nutrizio-errekuperaziorako tratamendua eman eta mediku/dentisten kontrola egin
  • Bi hilabetez behin inmunizazio ekitaldia egin komunitate bakoitzean, 5 urtez beheko haurrei

Onura-hartzaileak: 8.500 biztanle Palca Kantonamenduan. Qheshwa indigenak.

Proiektuaren iraupena: 18 hilabete, 2009ko abenduan bukatzen delarik

Aurrekontua eta finantziazioa: 82.705,89€

 

Lorpenak:

Diseño y desarrollo iLUNE